Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Douglas-Home, Alexander Frederick

Ingalaterrako politikaria (Londres, 1903 - The Hirsel, Eskozia, 1995). Alderdi kontserbadoreko kidea. Diputatua izan zen 1931-1945 eta 1950-1951 urteetan. Kanpo Arazoetako ministroa (1960-1963); arma nuklearrak murriztuko zituen Moskuko hitzarmena izenpetu zuen 1963. urtean. Ondoren Lehen ministro izendatu zuten. Edward Heath lehendakariak Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen 1970. urtean.