Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Doubs

Frantziako ekialdeko departamendua [25], Suitzako mugan (Franche-Comté). 5.229 km2 eta 484.828 biztanle (1990). Hiriburua: Besançon. Suprefetura hiriak: Montbéliard, Pontarlier. Doubs departamenduak Jurako iparraldea eta sartaldea hartzen ditu. 500 eta 1.000 metro bitarteko goi-ordokiek osatzen dute lurraldea oro har (altuera gorena: Or mendia, 1460 m). Neguak luzeak eta gogorrak dira. Abeltzaintza du jarduera nagusia (haragia eta Gruyčre moduko gaztak). Baso ustiapena ere garrantzizkoa da. Baina industria da inondik ere ekonomia jarduera nagusia. Doitasunezko produktuen industria eta erlojuena munta handikoak dira. Zura eta ehun langintza. Mekanika industria (automobilak) Belfort-Montbéliard aldean. Turismoa eta eskia.