Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dosso Dossi

(Giovanni di Luteri deitua) Italiar margolaria (Ferrara, 1490 - Ferrara, 1542). Erroman eta Venezian egin zuen lan aldi batez. Erlijio koadroak, mitologiazkoak eta erretratuak pintatu zituen, ia denak bere sorterrian. Obra nagusiak: Apolo eta Dafne, Circe, Antiope-a, Gizon eta Emakume taldea, Lau doktoreak, San Migel eta San Jeronimo.