Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Doria, Andrea

Italiar almirantea (Oneglia, 1468 - Genoa, 1560). Genoako ontzi sail baten burua zen, Frantziako Frantzisko I.aren eta Espainiako Karlos I.aren zerbitzupean egin zuen lan eta bi erregeentzat garaipen ugari lortu zituen. Karlos I.aren laguntzaz Genoa Frantziaren eskutik askatu zuen eta hil zen arte bertako agintari izan zen. 1547. urtean Konstituzioa aldatu eta geroago Gian Luigi Fieschi genoarra buru izan zuen matxinada zapaldu zuen.