Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Doré, Gustave

Frantses marrazkigile, eskultore eta margolaria (Estrasburgo, 1832 - Paris, 1883). Egunkarientzat 10.000 marrazkitik gora egin bazituen ere, liburuak apaintzen izan zen batez ere trebea. Besteak beste, Pantagruel (1854), Contes drolatiques (1856), L’Enfer de Dante (1861) eta Biblia (1866) ilustratu zituen. Ilustrazio erromantikoak dira, irudimenez beteak.