Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dorati, Antal

Hungariako orkestra zuzendaria (Budapest, 1906 - Gerzensee, Suitza, 1988). Bartok eta Kodaly-ren ikaslea izan ondoren Errusiako balletaren zuzendari izan zen bost urtez. Ondoren Estatu Batuetara eta Londresa jo zuen eta bertako orkestra nagusien zuzendari izan zen.