Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dontzeila 2

iz. Zool. Arrain teleosteo luzexka, 20 cm ingurukoa, eite liraina, bizkarreko hegala zakatzen paretik isatserainokoa, eta hortz sendoak dituena (Coris julis  edo Julia julis). Alde bakoitzean zerra irudiko zerrenda gorrixka bat izaten du. Ume guztiak emeak izaten dira jaiotzean, eta sexu banaketa gero egiten dute. Atlantiko eta Mediterraneo itsasoetan bizi da.