Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donostiri

Nafarroa Behereko udalerria, Hazparneko kantonamenduan. Saint-Esteben du izen ofiziala. Mugak: ipar eta ekialdean Donamartiri, mendebalean Makea eta Lekorne, eta hegoaldean Heleta. 13,71 km2. 360 biztanle ditu (donostiritarrak). Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 95. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza eta abere hazkuntza dira. 1321. urteko dokumentuetan ageri da lehen aldiz Donostiri, San Esteban de Arberoa izenaz.