Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Domenach, Jean-Marie

Frantses kazetari eta idazlea (Lyon, 1922 - Paris, 1997). Esprit aldizkariko partaide eta Emmanuel Mounier-ek sortu zuen higikunde pertsonalistako kide izan zen. Idazle bezala hainbat saiakera idatzi zituen, eta mundu zuzenago baten aldarrikapena egin zuen askotan: Celui qui croyait au ciel (Zeruan sinesten zuena), La Propagande politique (1954, Propaganda politikoa). La France Catholique astekariko eta L’Expansion egunkariko langilea izan zen. Argitaratutako lanen artean ditu: Le Christianisme éclaté (1974, Kristianismo lehertua), Une morale sans moralisme (1992, Moralismorik gabeko morala), Le Crépuscule de la culture française (1995, Frantziako kulturaren ilunabarra), Regarder la France (1997, Frantziari begira).