dogmatismo
iz. Fil. Eszeptizismoaren aurkako dotrina epistemologikoa. Giza arrazoiak egiazko ezagutzarako ahalmena duela onartzen du eta egiazkotzat dituen oinarriak baieztatzen ditu. || Gehienetan a priorizko usteetatik abiatuta, ideiak zalantzan jartzeko aukerarik eman gabe onartzen dituen jarrera intelektualari ematen zaio gaur egun izen hau. || Baten iritzia baino ez den ideia bat, egiaztatutako gertakaritzat hartzen duenaren jarrera.