Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dogger Bank

(Eusk. «Dogger hondarpea») Ipar Itsasoko hondargune zabala (300 km luze, 100 km zabal eta 13-20 m bitarteko sakonera), Ingalaterrako, Danimarkako eta Holandako itsasertzak hartzen dituena. Arrantzagune garrantzitsua: bakailaoa eta sardina. v Historia. Bertan egin zuten borroka Ingalaterrako eta Holandako gerraontziak 1781ean, eta Ingalaterrakoak eta Alemaniakoak 1915ean.