Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Djian, Philippe

Frantses idazlea (Paris, 1949). Lehenengo kontakizun bilduma argitaratu baino lehen (50 1en kontra, 1981) era guztietako lanak egin zituen (kazetari, igeltsero, etab.). Lan horretan Ernest Hemingway, Richard Brautigan eta beat generation-eko idazleen eragina nabarmena da. Ondoren egin zuen Bleu comme l'enfer (1982, Infernua bezain urdina) eta Zone érogène (1984, Alderdi erogenoa). Dena dela, benetako lehenengo arrakasta 3702 le matin (1985) bere eleberriaren zinemarako egokitzapenarekin iritsi zitzaion. Erotikoa, gogorra eta onirikoa, handinahikeria guztietatik baztertu den idazle baten eta poliki-poliki erotasun neurrigabeak jota gelditzen den maitalearen arteko maitasun eroaren istorioa da. Lan hori idazle belaunaldi baten oinarri izan zen. Philippe Djianen hizkera ahozkoaren oso hurbilekoa da. Beste lan aipagarri batzuk: Maudit Manège (1986), Échine (1988), Lent dehors (1991) eta Sotos (1993).