Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dipnoo

iz. Zool. Gorputz luzea, ertz biribileko ezkatak, burua ia hezurtu gabea eta arnasa aparatua zakatzez eta birikaz osatua duen arrain hezurduna.  v  Lehor aldietan birikak erabiltzen dituzte arnasa hartzeko. Hezurduraren parterik handiena kartilagozkoa dute. Tropikoetako ur gezetan bizi izaten dira. Mota gehiago dira fosil direnak bizirik aurki daitezkeenak baino. Gaur egun bizirik dauden dipnooen artean bi ordena bereizten dira: monopneunomeak, birika zaku bakarra dutenak, eta dipneumoneak, birika bi zakutan banatuta dutenak.