Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dipluro

iz. Zool. Hainbat intsektu apterigogenoen eta entotrofoen ordena.  v  Gorputza eraztunez eratua dute eta antenak edo adarrak dituzte. Tisanuroen antzekoak dira, baina hauek ez dute ozelorik ez begi konplexurik, eta aho atalen egitura berezia dute. Txikiak dira (cm batetik beherakoak). Lurrean bizi dira, harrien azpian eta goroldioa dagoen lekuetan, eta gehienak detritujaleak dira. Hiru familia hartzen ditu ordena honek: proiapigidoak, kanpodeidoak eta iapigidoak. Lurralde epeletan bizi dira.