Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dinesen, Isak

(Karen Blixen-Finecke baronesa, benetako izenaz). Daniar idazlea (Rungsted, Danimarka, 1885 - Rungsted, 1962). Hainbat urtez Kenyako landa etxe baten arduradun izan zen; haren liburu famatuena da, Out of Africa edo Den Afrikanske farm (1937, Afrikatik, zinemara arrakasta handiz eraman dena), Afrikako bizikizunetan oinarritua. Ingelesez idazten zituen aurrena liburuak eta danieraz idazten zituen berriz. Azkenak bi hizkuntzetan batera azaldu ziren. Garrantzikoak dira halaber: Skæbne-anekdoter (Patuaren pasadizoak, Joan Mari Mendizabalek itzuliak) eta Seven Gotic Tales edo Syn fantastiske fortoellinger (1937, Zazpi ipuin gotiko).