Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dine, Jim

Estatubatuar pintorea (Ohio, 1935). Collage-en bitartez bereziki, neodadaismoari zabaldu zion bidea Amerikako kultura munduan. Bost gai nagusi erabiltzen ditu bere lanetan: tresnak, bihotzak, jantziak, zuhaitzak eta ateak. Lanen artean ditu: Black Bathroom (1962, Bainugela beltza), Four Rooms (1962, Lau gela), Hair (1961, Ilea), The Death at South Kensington (1983, Heriotza South Kensington-en). 1994an hirurogeita hamar laneko erakusketa bat egin zuen Nizako Arte Moderno eta Garaikidearen Museoan.