Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

digitalizatze

iz. Inf. Sarrera jarraituko edozein seinale (analogiko), irudi bat edo soinu seinale bat adibidez, zenbaki balioko segida bihurtzea. Fax bidez bidaltzen den irudia adibidez, lerroz lerro digitalizatzen da, barnean daraman faxeko tresnak eskanerraren bidez, eta lerro bakoitza telefonoz igortzen den zero eta bat zenbakien konbinazio gisa kodetzen da. Horretarako bihurgailu analogiko digitalak erabiltzen dira.