Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diez Hochleitner, Ricardo

Bizkaitar kimikari, legegizon eta ingeniaria (Bilbo, 1928). Salamancan Zuzenbide eta Kimika lizentziaturak lortu zituen. Karlsruhe (Alemania) hiriko Goi Eskola Teknikoan Ingeniaritza ikasketak egin zituen eta Washingtongo Georgetown unibertsitatean Enpresa Administraziokoak. Kolonbian Lehen bost urteko Hezkuntza plana zuzendu ondoren, Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) enplegatu izendatu zuten 1957. urtean. Handik urtebetera, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko kide eginda, hezkuntzaren inguruan garrantzi handiko lanak egin zituen. Espainiako estatuan ere kargu ugari izan ditu.