Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diesel, Rudolf

Alemaniar ingeniaria (Paris, 1858 - Mantxako itsasartea, 1913). Bere izena daraman motorra asmatu zuen 1897. urtean, petroliotik eratorritako gai baten bitartez ziharduena. Hasieran industrialari honen ideia iraultzaileak kritika gogorrak izan bazituen ere, Krupp-ek eta beste zenbait enpresa handik berehala ekin zioten motor berri haiek egiteari. Bere aurkikuntzaren berri emateko, bertako Itsas armadak gonbidaturik, Ingalaterrara zihoala Mantxako itsasartera erori eta hil egin zen.  v  Diesel motorra. Barne errekuntzako motorra. Erregaia aire konprimituz beteriko zilindro batean sartzen da. Horregatik ez du bujiarik behar, ezta karburagailurik ere. Rudolf Diesel-ek aurkitu zuen 1893an. Diesel motorrak gasolina baino merkeagoa den hidrokarburoa erabiltzen du, gasolioa. Autoetan, kamioietan, autobusetan eta traktoreetan erabiltzen da batez ere.