Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dies irae

(Eusk. «Haserrearen eguna»). Azken Judizioa gogora ekartzen duen latinezko liturgia testu baten hasiera. Erdi Aroan izan zen moldatua, eta tradizioaren arabera, Thomas de Celano frantziskotarrak idatzi zuen XIII. mendearen hasieran. Testugileak Biblia izan zuen iturri (Sofonias, I, 15-18).