Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Didelot, Charles

Dantzari eta koreografo frantsesa (Stockholm, 1767 - Kiev, 1836). San Petersburgoko Teatro Inperialeko zuzendari izan zen 1801-1811 urteetan. Mimikaren eta plastikaren balioa eta garrantzi handia azpimarratu zuen. Errusiako ballet eskolaren sortzailetzat hartzen da.