Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dickinson, Emily

Estatu Batuetako poeta (Amherst, Massachusetts, 1830 - Amherst, 1886). Legegizon baten alaba zen, eta giro guztiz puritanoan hazi zen. Amodio galdu baten ondoren bizimodu bakartia egin zuen. Bizi zelarik Emilyren bi poema baizik ez ziren argitaratu, baina hil ondoren bere ahizpa Laviniak beste ehun eta hamabost poema eman zituen argitara. Bere poema bilduma nagusiak hurrengo urteetan argitaratu ziren: Bertso bilduma (1891), Eskutitzak (1894), Poemak (1896) eta The single hound (1914). Estatu Batuetako XIX. mendeko literaturako poeta lirikorik handienetakoa izan zen Emily Dickinson.