Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diagana, Stéphane

Frantses atleta (Saint-Affrique, 1969). 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan egin zen ezaguna 400 metroko hesi lasterketan. Brontzezko domina eskuratu zuen 1994ko Europako txapelketan. 1995ean Europako marka (Harald Schmid alemanaren 47,37 s) hautsi zuen. Istripu baten ondorioz, ezin izan zuen Atlantako Jokoetan parte hartu. 1997an munduko txapelduna izan zen Atenasen.