Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Devauchelle, Roger

Frantses liburu egilea (1915 - 1993). Amiens-en hasi liburugintzan, liburuen azalak egiten bereziki. Parisen soldadutza egiten ari zela, Georges Lahaye azal egile ospetsua ezagutu zuen. Hark erakutsi zion azalen eskulagintza eta bere lantegian jarduten utzi zion. Kalitatezko azalak egin zituen beti, eta larru gaineko urre lanak ere landu zituen. Devauchelle maisua zen antzinako liburuak berriztatzen. Liburu azalen teknikaren historiaz ere jakin-min handia zuen, eta 1959. urtetik 1961. urtea bitartean, hiru liburu argitaratu zituen izenburu honekin: La Reliure en France de ses origines à nos jours (Liburu azalen langintza Frantzian, jatorritik gaur egun arte).