Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deutscher, Isaac

Poloniako politikari eta historialaria (Krakovia, 1907 - Erroma, 1967). Jatorriz judua, hemeretzi urte zituela sartu zen Alderdi komunistan. Artikulugile oparoa, talde antiestalinistak antolatu zituen alderdian eta 1932. urtean alderditik kanpo utzi zuten. Goitik beherako troskista izaki, gobernu mota sobietarra eta txinatarra kritikatu zituen bere idazlanetan: Stalin: biografia politikoa (1949), Trotski (1954-1963), Lenin (bukatu gabea), Errusia Stalinen ondoren (1953) eta Heretikoak eta uko egileak (1955). Isaac Deutsher Memorial delakoak urtero saritzen ditu teoria marxistaren alorreko lan teoriko garrantzitsuenak.