Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

determinismo

iz. Gertaerak eta egiteak, baita jokabide moralak ere, aldez aurreko arrazoien mende daudela dioen filosofia doktrina, gizonari borondate askea ukatzen diona. v Teoria honen arabera mundua erabat arrazoizkoa da, egoera jakin baten ulermen osoak bideratzen duelako etorkizunaren ezagupen ziurra. Pierre-Simon Laplace-ko markesak eratu zuen tesi klasikoa XVIII. mendean. Horren arabera, unibertsoaren orainaldia iraganeko egoeraren ondorio da, eta etorkizuneko egoeraren iturburu. Norbaitek, une jakin batean, izadian eragina duten indar guztiak, eta izadia eratzen duten osagai guztien egoera zehazki ezagutu ahal izango balitu, gauza izango litzateke izaki handi eta txiki guztien etorkizuna eta iragana ezagutzeko.