Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Detmold

Alemaniako ipar-mendebaleko hiria (Ipar-Renania-Westfalia), Teutoburgerwald-ko mendiaren oinetan. 66.660 biztanle (1986). XVI. mendeko gaztelua. Altzairugintza eta turismo garrantzitsua. Lippeko printzerriko hiriburua izan zen. Bertan garaitu zituen Karlomagnok saxoiak 783. urtean.