Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delmas, Juan Bautista Eustaquio

Bizkaiko kazetaria, idazlea eta inprimatzailea (Bilbo, 1820 - Madril, 1892). Lehen karlistadan Parisa jo zuen eta bertan egin zituen zuzenbide ikasketak. Aitak zuen inprimategian El Vascongado egunkaria argitaratzen hasi zen 1840. urtean. Irurac bat egunkari liberala sortu zuen hamaika urte geroago. Bigarren karlistadan, lehergailu batek desegin zion liburutegi aberatsa. 1852. urtetik 1884 bitartera Bizkaiko Jaurerriko inprimatzaile titulua izan zuen. Obra nagusiak: Viaje pintoresco por las Provincias Vascongadas (1846), Guía histórico descriptiba del viajero en el Señorío de Vizcaya (1864) eta Diccionario de Claros Varones de Vizcaya (1970ean argitaratua).