Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

datilondo

iz. Bot. Datilak ematen dituen palmondo mota (Phoenix dactylifera). Enborrak 18-25 m bitarteko altuera hartzen du, batere adarrik eta bereizketarik gabe; goialdean hosto koroa moduko bat izaten du. Hostoak luma itxurakoak eta handiak dira. Datilak sorta handietan ateratzen dira; eta 180tik 200era datil izaten dira sorta bakoitzean. Afrikako iparraldean eta Asiako hego-mendebalean landatzen da batez ere, Kanarietako uharteetatik Indiaraino. Datilondo mota ugari daude.