Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dassin, Jules

Estatu Batuetako zinemagilea (Middletown, Connecticut, 1911 - Atenas, 2008). Bere filmetan eguneroko gertaerak islatzen saiatu da. Hona egilearen obrarik garrantzitsuenak: Naked City (1948, Hiri biluzia), Thieve’s Highway (1949, Autobideko lapurrak), Night and the City (1950, Gaua eta hiria). Filmok gerra ondoko gangsterren eta polizien arteko gorabeherak dituzte gaitzat. Europara erbesteratu behar izan zuen maccarthysmoaren garaian eta bertan segida eman zion zinemari: Rififi (1954), Fedra (1962) eta Topkapi (1964). Estatu Batuetara itzulitakoan La promesse de l’aube (1970, Egunsentiko agindua) eta The rehearsal (1974, Saioa) filmak zuzendu zituen.