Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dassance, Louis

Euskal idazlea eta euskaltzaina (Uztaritze, 1888 - Uztaritze, 1976). Parisen egin zituen letra eta nekazaritza ikasketak. Gure Herria aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen 1921. urtean. Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakaria izendatu zuten 1957. urtean. Obra nagusiak: Chronique de la chanson basque: Anderea gorarik (1963), Chronique de la chanson basque: A propos de Beñat Mardo (1967), Trois chansons populaires sur Cambo (1968), Recherches sur la filiation du poéte J. B. Elissamburu (1969), Aldude eta Baztango ohiko pilotaz bi solas (1969) eta Orhiko xoria et son auteur (1970). Eskualduna, Herria, Gure-Herria, Gure-Almanaka eta Bulletin du Musée Basque aldizkarietan eman zituen argitara aipaturiko lanak.