Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Darnley, Henry Stuart

Eskoziako printzea eta Darnleyko baroia (Temple Newsam, 1545 - Edinburgo, 1567). Ingalaterrako Henrike VII.aren biloba baitzen amaren aldetik, Ingalaterrako errege izateko hazi zuten. Asmo horretan betiere, 1565. urtean Eskoziako Maria Estuardorekin ezkondu zuten. 1566. urtean seme bat izan zuen, gerora Jakue VI.a Eskoziakoa eta I.a Ingalaterrakoa izango zena. Darnleyko baroiak, erreginarengandik berehala urrundu bazen ere, ez zituen emaztearen eta haren idazkari italiarraren arteko harremanak begi onez ikusten, eta hilarazi zuen Rizzio izeneko gorte gizon hura. Horrekin denen gorrotoa baizik ez zuen irabazi eta Maria Estuardoren hurrengo senarra izango zen Bothwellgo kondeak hil zuen handik urtebetera.