Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Darmstadt

Alemania erdialdeko hiria eta Hesse lurraldeko hiriburu zaharra, Frankfurt am Main hiriaren hegoaldean, Bergstrasse mendiaren ondoan. 141.900 biztanle (1988). Hiria bitan dago zatiturik: Altstadt (hiri zaharra) eta Neustadt (hiri berria). Industriagune garrantzitsua (kimika, mekanika eta elektronika). Aipagarriak dira XVI. mendeko gaztelua, Jurgi printzearen jauregia eta lorategiak (XVIII. m.). XVIII-XIX. mendeetan intelektualen elkartze leku garrantzitsua izan zen.