Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Damboriena, Prudencio

Nafarroako jesuita (Etxalar, 1913 - Donostia, 1972). Loiolan eta Belgikan egin zituen Erretorika, Zientzia eta Filosofia ikasketak. Irakasle eta ikertzaile ibili zen munduko toki askotan (India, Txina, Filipina, Erroma, New York, Missouri, Madril eta Bilbo). Protestantismoa eta ekumenismo gaiak zituen batez ere ikerketa gai.