Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dallapiccola, Luigi

Italiar musikagilea (Pisino d’Istria, 1904 - Florentzia, 1975). Dodekafonismoaren aitzindaria izan zen Italian. Operak (Gaueko hegaldia, 1937; Presoa, 1950), oratorio bat (Job, 1950), ballet bat (Marsia, 1942), pianorako bi pieza, koruentzako bi obra (Requiescant, 1958) eta ganbera musikarako obrak idatzi zituen.