Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dakar

Senegal-go hiriburua, Cabo Verde penintsularen hego-ekialdean, Atlantiko itsasoaren ertzean. 978.553 biztanle (1979). Artzapezpikuaren egoitza. Unibertsitatea (Afrika frantseseko zaharrena). Sartu-irten handiko portua eta aireportua. Burdinbidegunea. Petrolio findegia. v Historia. Dakar 1.862an hasi zen eraikitzen. 1903. urtean Mendebaleko Afrika frantseseko hiriburu bihurtu zen. Garrantzi handiko militar portua izan zen Bigarren Mundu Gerran.