Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Daimler-Benz

Automobilak egiten dituen elkartea, 1926an sortua, Benz konpainia (1882an sortua) eta Daimler Motoren Gesellschaft (1890ean sortua) elkartu zirenean. Elkarte berri horrek automobilak egiten eta merkaturatzen ditu (Mercedes-Benz), eta baita hegazkingintzan, burdinbideetan eta itsasontzietan erabiltzeko motorrak ere. Hala ere, automobilen saila du ezagunena, ez bakarrik luxuzko autoen kalitateagatik, baita berrikuntzengatik ere (1936 urteaz geroztik diesel motorreko autoak saltzen ditu). Bigarren Mundu Gerraren ondoren, enpresak hainbat alemaniar talde handi bereganatu zituen; horien artean Krupp taldea 1969an, eta 1986an AEG (elektromekanika) taldeko kapitalaren gehiengoa. Estrategia horren bidez, Daimler-Benz Europako lehenengo automobil taldea bihurtu da, Volkswagenen aurretik.