Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dagoberto Ia

Austrasiako erregea, 623-629 bitartean, eta frankoena 629-639 urteetan (?, VII. mendearen hasieran - Saint Denis, Paristik hurbil, 639). Klotario II.aren seme zen; aita hil zenean Soissons konkistatu zuen eta Burgundiako eta Neustriako errege izendatu zuen bere burua. Gisa horretan Regnum Francorum, Frantziako erresumaren batasuna lortu zuen. Aginpidean jardun zuen azken errege merovingioa izan zen. Dagobertok utziriko erreinua Klovis II.aren eta Sigeberto III.aren semeen artean banatu zen.