Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dagestan

(Turkieraz, Mendi Herria. Dagestanskaja-ko Errepublika Autonomoa). Sobietar Batasuna izandakoaren barnean dauden 16 errepublika autonomoetako bat. Iparraldeko Kaukasoko mendien azpian dago, eta Kaspiar Itsasoak bustitzen du kostaldea. 50.300 km2 eta 1.700.000 biztanle (1985), gehienak musulmanak; errusiarrak, % 11; avaroak, % 26; azerbaijandarrak, % 4; dargiarrak, % 15; lesgiarrak, % 11; kumuck-ak, % 12; lakak, % 5; tabasaranak, % 4. Hiriburua: Makhatxkala. v Ekonomia. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, artoa, ardoa eta laboreak), arrantza eta industria (petrolioa, mekanika, kimika eta janari industria) dira. v Historia. Persiarrek (IV. mendean), arabiarrek (VIII. mendean) eta Turkiako otomandarrek (XVI. mendean) konkistatu zuten, XVIII. mende bukaeran Errusiako Inperioaren esku geratu zen arte. Urriko Iraultzaz geroztik, sobietarren gobernua ezarri zen bertan. 1918. urtean errusiar zuriak, alemaniarrak eta turkiarrak boltxebikeen kontra borrokatu ziren Dagestan eskuratu nahirik. 1921ean Errepublika Sozialista Autonomo bihurtu zen.