Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chatterji, Bankim Chandra

Indiar eleberrigilea (Katalpala, 1838 - Kalkuta, 1894). «Bengalako literaturaren enperadore» deitu izan zaio. Eragin handia izan zuen Tagorerengan eta Indiako beste idazle zenbaitengan. Liburu hauek idatzi zituen, besteren artean: Durges-Nandini (1864) eta Amanda Math (1882). Eleberri horretatik dago hartuta Indiako ereserki ezaguna, Bande Mataran.