Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Charlebois, Robert

Québec-eko antzezle eta musikagilea (Montréal, 1944). 1966an lehenengo diskoa kaleratu zuenetik bertatik Charleboisek izugarrizko arrakasta izan zuen Québec-en. 1968an musika ikuskizun bat antolatu zuen, Osstidcho, eta harekin Spako (Belgika) jaialdiko lehenengo saria lortu zuen. Kanadako frantses abeslarien artean nagusi bihurtu zen. Louise Forestierrekin antolatu zuen bikotea, Lindbergh, arrakasta handikoa izan zen, Ordinaire, Cartier edo Les Ailes d'un ange abestiekin. Charleboisek, Québec-eko gainerako abeslariek ez bezala, joual hizkuntza erabiltzen du, alegia, kanadar frankofonoen hizkera. 1974an Gilles Vigneault eta Félix Leclerc kantariekin bat egin zuen Montréalen kontzertu batean. Baina poliki-poliki bere karrera neurritsuagoa izan da eta bere abestiak klasikoagoak, Québec love eta J'veux de l'amour lanek erakusten dutenez.