Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Charisse, Cyd

(Jaiotza izena, Tula Ellice Finklea). Estatubatuar dantzaria eta antzezlea (Amarillo, Texas, 1921 - Los Angeles, Kalifornia, 2008). Dantza Nico Charisse koreografoaren zuzendaritzapean ikasi zuen. 1939an harekin ezkondu zen. Hamalau urte zituela Monte Carloko errusiar balleteko dantzari izan zen. Charissek betikotu zituen Brigadoon (1954), New York-en bizi den edertasuna (1955), Moskuko ederra (1957) filmetan musika komediaren unerik berezienak. Abesten euripean filmean (1952) Gene Kellyren bikotea izan zen, eta Broadway Melody Ballet dantzatu zuen. Fred Astairerekin Guztiak antzerkira (1953) lanean dantza erromantiko bat egin zuen. Bestalde, antzezle gisa lan handia egin zuen Nicholas Rayren Tranpa (1958) filmean eta Minnelliren Beste hamabost egun (1962).