Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chahine, Youssef

Zinemagile egiptoarra (Alexandria, 1926 - Kairo, 2008). Muntaian oinarritzen zen, batez ere, bere filmen estetika: Geltoki nagusia (1957), Egun berri baten egunsentia (1964), Lurra (1969), Agur Bonaparte (1985), Emigrantea (1994), Patua (1997).