Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chadli, Bendjeddid

Aljeriako estatu gizon eta koronela (Annaba, 1929). Oranian bildutako gudarostearen zuzendaria. Iraultza kontseiluan sartu zen 1964an. 1979-1991 urteetan Aljeriako errepublikako lehendakaria izan zen. 1992. urtearen hasieran dimisioa aurkeztu zuen, islamen aldeko erakundea Aljeriako hauteskundeetan nagusitu ondoren. Militarrek osatu zuten ordezko gobernua.