Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Crispi, Francesco

Italiar politikaria (Ribera, Sizilia, 1819 - Napoli, 1901). Mazziniren lankidea izan zen, eta Garibaldirekin jardun zuen Bi Sizilien konkistan. Behin baino gehiagotan izan zen ministro eta Kontseiluko lehendakari (18871-91 eta 1893-96). Italia Hirutariko Aliantzan sarrarazi zuen. Adowako galera zela eta (1896, Etiopia), galdu zituen betiko karguak. Italiako faxismoaren aitzindaritzat hartu zuen Mussolinik.