Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Crespin, Régine

Frantses sopranoa (Marseilla, 1927 - Paris, 2007). Reimsen egin zuen debuta 1948an. 1950ean lehenengo hiru sari lortu zituen Parisko Kontserbatorioan. Mulhousen (1950) eta Parisko Operan (1951) Richard Wagnerren Lohengrin lanean aritu zen. 1957an Francis Poulenc-en Karmeldarren elkarrizketak lanaren frantsesezko bertsioan parte hartu zuen. 1958an, Bayreuthen, Wagnerren Parsifal kantatu zuen, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen. Munduko antzoki eta hiri nagusietan aritu zen: Viena, Londres, Milan, Chicago, Buenos Aires, New York, eta behin baino gehiagotan Bayreuthen, besteak beste. 1976-1992 bitartean kantu irakasle izan zen Parisko Kontserbatorian eta hainbat emanaldi eskaini zituen leku berezia emanez Lied-ari (Hugo Wolf, Robert Schumann) eta frantses melodiari (Hector Berlioz, Claude Debussy, Poulenc).