Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cotarelo, Francisco

Arabar pianista eta musikagilea (Gasteiz, 1884 - Donostia, 1943). Piano ikasketak Madrilen egin zituen (lehen saria, 1890). Ohorezko domina jaso zuen nazioarteko pianisten leihaketan (Paris, 1911). 1913. urtean Donostiako kontserbatorioko piano katedra eskuratu zuen, eta bertan jardun zuen 30 urtez. Obra ugari egin zuen pianorako eta ahotsarako.