Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cornelius, Peter

Alemaniar musikagilea (Mainz, 1824 - 1874). Liszt maisuarekin ikasi zuen Weimar-en. Poeta ere izan zen, eta opera libretoak eta liederretarako testuak idatzi zituen. Obra nagusiak: Der Cid opera (Cid, 1865) eta Bagdadko bizargina opera komikoa (1858).