Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cornelius, Peter von

Alemaniar margolaria, grabatzailea eta dekoratzailea (Düsseldorf, 1783 - Berlin, 1867). XV. eta XVI. mendeko grabatzaile alemaniarren eiteko lan bikainak egin zituen. 1811. urtetik aurrera, Erroman jardun zuen, Overbeck margolariarekin batera. Villa Bartholdy etxea dekoratu zuen.