Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coppens, Yves

Paleontologo frantsesa (Vannes, 1934). Afrikako ekialdean hainbat indusketatan parte hartu du –Omo bailaran (1967), Afar herrialdean (1972)– eta berak aurkitu zuen, D. Johanson eta T. Whiterekin batera, Australopithecus afarensis mota, gizakiarenaren aurrekarietako bat.